Pasa den ekainak 6an ekitaldi benetan unkigarria gauzatu zen Puiun. Tafallatik kilometro gutxitara, Baldorbako herri txiki honek koherentzia, hitza eta ausardia eukitzea zer den erakutsi zigun.
Guzti honek hasiera izan zuen iaz Puiuko udalak Nabilek sustatutako mozioa onetsi zuenean. Bertan aurrera eroateko 3 akordio proposatzen ziren:
- Nafar Estatuaren bandera historikoa kokatzea, pomelatua, udalerriko leku interesgarri batean.
- Abuztuak 15a kokatzea Nafarroaren Independentzia egun moduan gorazarre ezberdinak ospatuz gure Estatu, Libertate eta Eskubideak defendatu zituztenen omenez.
- Nafar Estatuak eta haren hiritargoak dituzten etorkizun aukeren inguruan eztabaida eta ezaguera sustatzea udalerrian, ahal den einean.
Ondo ba, esandako puntu horietatik lehena aurrera eraman zen ekainak 6an. Navarrako Pedro Mariskalaren kalean bandera jarriko zela aprobetxatuz momentu ezin hobea suertatu zen nafar gizon handi horren pertsona gogoratzeko. Gauzak horrela ekintza balio izan zuen Pedro Mariskala homentzeko eta aldi berean Nafar Estatuaren ikurra goratzeko, oraindik ere konkistatua eta okupatua dirauen Estatuaren eta gure gizartea osatzen duten jende guztien eskubide eta libertateen sinboloa.
Aurrera begiratzea besterik ez dugu, datorren abuztuak 15 aurkeztuko zaigunari, dudik ez gure iragandako independentziaren eguna eta gaur berreskuratu dezakegularen oroipen.
Hemen uzten dizuegu Puiun gertatutakoaren bideoa gerturatu ezin izan zenutenentzat. Gora Navarra!!!