Onetsia Nabilen mozioa Puiuko Udaletxean

2020eko Ekainak 26an, Puiuko Udaletxeko osoko bilkuran Nabilen mozioa aurkeztua izan da bere onespenerako.

Mozioa onetsia izan da gehiengo absolutuz 5 bozka alde eta 2 bozka kontra izan dituela bertan mahaigaineratu diren 3 puntuak aurrera eramateko konpromezua hartuz.

Nabilengandik gure esker ona aurkeztu nahi diogu udalerriari eta herritarrei mozioa bultzatu eta aurrera atera izanagatik. Duda izpirik gabe honek inflexio puntu bat suposatuko du gure Nafar Estatuaren garrantziaren eta egungo egoeraren inguruko kontzientziazioan. Orain aurrera segitzea tokatzen zaigu. Puiun lanak jarraitu beharko du bertan proposamena merezi duen duintasun, bihotzez eta errespetuz egin ahal izateko, eta baita ekimen hau gure estatu nafar konkistatuaren arik eta udalerri gehienetara iritsi dadin.

Ondoren uzten dizuegu gaur osoko bilkuran aurkeztu den mozioa.

NAFARROAK ESTATU MODUAN DUEN GARRANTZIA ALDARRIKATZEKO ETA BERE EGUNGO EGOERA SALATZEKO MOZIOA

Bizitza eskubidea babesteko hainbat eskubideren galarazpena ekarri diguten azken gertaeren ondoren, hala nola Libertatearena, Nabiletik uste dugu garrantzizkoa dela hausnarketa ariketa bat egitea gertatutakoaren inguruan eta testuinguratzea horrela behar duen bere lekuan jartzeko.

Bizi izan dugun Alarma Estadua edozein momentutan Estatu batek, eta bereziki Esapiniak, bere hiritarren eskubide eta libertateak gabetzeko dituen herreminten froga baino ez da izan. Gure hurbileneko historian ezagutu izan dugu ez soilik alarma estaduak baizik eta Salbuespen Estaduak ere bai. Oraingo honetan osasun larrialdiak Alarma Estadua deklaratzea eragin du, baina zer izango da hurrena? Zeri helduko diote etorkizunean gauzak haien gustora ez doazenean beste alarma , salbuespen edo setio estadu bat deklaratzeko? Beharrezko ikusten dugu egoeraz kontzientzia hartzea, zein garrantzizkoa den Estatu bat osatzen duten gizarte eta herriak berau kontrolatzea, eta ez izatea elite bat nahieran bere onurarako erabiltzen duena. Nafarroa, inguruko bortizkeriatik defendatzeko sortu zen Estatu hori izan zen eta dudik ez izango da herriak bere burua nafar lurretatik kanpoko ekintza bortitzengatik defendatzeko erabili ahal izango duen gotorlekua.

Hau hiritargoaren onurarako pentsatutako mozio bat da, kontzientzia hartze bat egon dadin eta kontura dadin zer den benetan inguruan duena eta horrela erabaki dezan zer nahi duen. Okupazio eta menpekotasuna, eroso bizi ahal izateko dependentzian, edota logikoki defendatuak izan beharko diren libertate eta eskubideak.

Hala ere, hautatzeko ezinbestekoa da lehenik informazioa edukitzea hautaketa zeren artean egingo den jakiteko. Noski Nabilen ulertzen dugu Nafarroa Estatu subirano moduan hautatzean dagoela etorkizuna. Horregatik ezinbestekotzat jotzen dugu gure Estatuak propiotzat dituen sinboloak berreskuratzen hastea: bere bandera edo ikurra eta estatu moduan bere burua osatu zueneko eguna 824. urtean. Baita ere beharrezkoa da aurkeztea zergatik hautatzen den hau gure gaur egungo menpekotasun egoeraren aurrean.

Gaur egun, gure Estatua berreskuratzeko Nafar bidea da, gure iritzi apalean, “arazo nazional” edo identitarioari erantzuna eman ahal izateko ahalmena duen bide bakarra. Panorama politikoaren kalitate demokratiko baxuari, inork ez ikusteko estalitako eta lurperatutako ustelkeriari eta bizi dugun egituraketa sozial, politiko zein estatal faltari erantzuna emango diona.

Ezinbestekotzat jotzen dugu termino eta esanahi berrietan lan egitea, sinbolo zahar-berrien zabalketa, eta gure buruak benetan garen moduan jabetzea, nafarrak. Eman daiten hau ahal den eta Nafarroako udalerri gehienetan.

Horregatik guztiagatik, Nabiletik proposatzen ditugu osoko bilkuran bere onespen indibidualerako ondorengo akordioak:

  1. Nafar Estatuaren bandera historikoa kokatzea, pomelatua, udalerriko leku interesgarri batean.
  2. Abuztuak 15a kokatzea Nafarroaren Independentzia egun moduan gorazarre ezberdinak ospatuz gure Estatu, Libertate eta Eskubideak defendatu zituztenen omenez.
  3. Nafar Estatuak eta haren hiritargoak dituzten etorkizun aukeren inguruan eztabaida eta ezaguera sustatzea udalerrian, ahal den einean.