Akordio puntu minimoak

1.- Nafarroa Estatu Subirano Europarra da,  gaur egun Espainiak eta Frantziak okupatua eta konkistatua. Bere lurraldetasuna konkista bortitzen aurreko akordio internazionaletan eta bere Gizartearen borondate subiranoan oinarritzen da.

2.-Gizarte nafarra lurralde nafarran dauden hiritar guztiek osatzen dute, partaidetza gai juridiko-administratibo bat delarik.

3.-Estatu Nafarraren berreskuratze prozesua gizarte aniztasuneko proiektu aurrerakoia da. Gizartea argitzera eta bere subiranotasunaren berreskurapenean laguntzera bideratua dago.

4.- Nafar Biltzarra (NABIL) gizarte bateratze ekimen moduan sortzen da, gure independentzia eta libertaterantz nafar abertzaletasunaren bidetik ibiltzea ahalbidetuko duen herreminta eraldatzaile eta amankomuneko eremu bezala finkatu nahiean.

5.- Espainia eta Frantziarekiko Nafarroaren menpekotasuna modu bortitz eta basatian eman zen eta ez bide demokratikoen bitartez. Hartara, bere subiranotasunaren berreskurapena ez dago edozein bide demokratikotara beharrez lotua. Hala ere, hiritargo nafarra subiranoa da bere libertatea berreskuratzeko nahi duen bidea hautatzeko.

6.- Zuzenbide Pirinearra nafarren corpus juridikoaren oinarria da, hala nola nafar gizartearena, bere arimaren oinarria. NABIL-en helburuetako bat da Zuzenbide Pirinearraren berreskurapena, moldaketa eta garapena, XXI. Mendeko aurrerapenekin bateragarria egiteko.

7.- NABIL-en helburuetako bat da nafar Estatu eta Gizartearen historia ezagutaraztea, aldi berean pentsamendu eta borrokarako izpiritu politiko baten sorrerarako agente aktibo moduan ekiten duelarik.

8.- NABIL-en helburu nagusia independentziaren berreskurapena da. Helburu juridiko-politiko bat da, non axola duena Gizarte batekiko kidetza den, eta libertate eta estatalitatearen berreskurapenaren desira.