Ezagutu zure historia

Gaur egun bada oraindik bere gizarte zein herriaren historia ezagutzen ez duen jenderik. Ez dugu nahi ez diru ez material ezak honen aurrean trabarik izatea, eta horregatik deitu nahi dugu hiritargoa ekimen xume honen inguruan bildu dadin.

Badira ezinbestekotzat jotzen ditugun liburuak, Nafarroa Osoko liburutegi guztietan egon beharko liratekeenak. Horregatik Ondorengo Liburu sorta hau jartzen dugu gizartearen eskuetan gizarteak berak eska ditzan udal liburutegi ezberdinetan. Konproba ezazu zure liburutegian ba ote dauden eta ezpadaude eska itzazu bertan eskuragarri egon daitezen zure auzo edo udalerriko jende guztiarentzat.

Orrialde hau bera eguneratzen joango gara datuak jaso ahala eta udal liburutegien mapa bat betez non listako liburuak aurkitu ahalko dituzuen. Orain zuen eskuetan dago ahalik eta jende gehienera heltzea.

Lortzen baduzu liburu hauek zure liburutegian egotea, edo baldin eta iada badaude, idatzi eiguzu gure helbide elektronikora info@na-bil.eu eta emoiguzu horren berri.

Titulua: Atlas Histórico de Navarra
Idazlea: Eneko del Castillo
Hizkuntza: Gazteleraz, laster Euskeraz ere.
Editorea: Pamiela
Urtea: 2016

Titulua: La Navarra Marítima
Idazlea: Tomás Urzainqui Mina
Hizkuntza: Gazteleraz
Editorea: Pamiela
Urtea: 1999

Titulua: Desmontando la Vasconización Tardía
Idazlea: Aitzol Altuna
Hizkuntza: Gazteleraz
Editorea: Amazon
Urtea: 2017

Titulua: Soberanía o Subordinación
Idazlea: Tomás Urzainqui Mina
Hizkuntza: Gazteleraz
Editorea: Pamiela
Urtea:2005

Titulua: Fernando el Falsario
Idazlea: Pedro Esarte
Hizkuntza: Gazteleraz
Editorea: Pamiela
Urtea: 2012

Titulua: Eusklabo alaiak
Idazlea: Asisko Urmeneta
Hizkuntza: Euskaraz
Editorea: HERRIMA KULTUR ELKARTEA
Urtea: 2017