Étienne Polverel-en 20 tesiak

Xabier Irujoren «Protocolos sobre la independencia del Reino de Navarra» liburutik ateratako testua (Ekin, 2019)

Frantziako iraultzan, Luis XVI.a erregearen eta Biltzar Nazional Eratzailearen arteko liskarrean. Parisera beren lurraldearen izenean joateko eskatu zitzaien nafar diputatuei. Ez ziren aurkeztu. Ez ziren frantsesak. Nafarroa erresuma independentea zen.

Étienne Polverel-ek, Nafarroako gorteetako sindikoak, Frantziako erresumako probintzia baten parte gisa nafar populazioa, bere lurraldea eta bere erakundeak bereganatzea zekarren dei horrengatiko atsegabea azaltzeko enkargua jaso zuen. Paristar iraultzaileak inperioa aipatzen zuten ordurako. Batzarean aurkeztu zuen alegatua 1789an argitaratua, lehen mailako dokumentu politikoa da.

Sindikoa hogei printzipio edo argudio nagusieren inguruan hedatu zen Parisko Biltzarrean. Hauek dira, labur bilduta, Polverel-en tesiak.

1.-Nafarroa nazio libre eta subiranoa da.

2.-Nazioa bakarrik da subiranoa, eta bere eskubideak Eresumaren oinarrizko legetan (Foruak)bilduta daude

3.-Nafarroako Erresuma ez zuten fundatu ez atzerriko konkistatzaileak, ez subiranotasuna usurpatuz. Nafarroa beti izan da herri subiranoa eta askea.

5.-Nafarroako Erresuma konkista bidez bitan banatutako Estatua da.

6.-Hala ere. Nafarroak ez du inoiz bere independentzia galdu, eta ez du Gaztelako edo Frantziako erresunkide izan.

7.-Bere erregeek ez diote erantzuten Gaztelako Erregeen edo Frantziako Erregeen tituluari.

8.-Nafarroako Erresumaren armak zigiluetan, monetan eta Erresumako beste edozein dokumentu publikoetan erabili behar dira (bere txanpona erabiltzen duen herria subiranoa da)

9.-Nafarrak ez dira ez frantziarrak ez gaztelarrak.

10.-Nafarroako Erresumaren subiranotasuna nazioan datza, bere parlamentuak, Gorteak edo Nafarroako Estatu Orokorrek ordezkatuta Memoriaren arabera, Estatu Orokorrak ziren nazioaren benetako ordezkari bakarak.

11.-Erregea Erresumako domeinuetako ondasunen administratzailea baino ez da, naziokoak dira eta, beraz, ez dute inolako forurik, ez eta jaurerriaren edo feudalaren jabetzarik ere.

12.-Horrenbestez, erregeak eta atzerriko edozein potentziak ez dute eskubiderik Eresumaren jabetza eta lurraldea osorik edo zati batean besterendu, batu edo oparitzeko.

13.-Horregatik guztiagatik, Nafaroako Eresuman edozein aldaketa konstitunazional edo dinastiko Nafarroako Gortek proposatu, eztabaidatu eta onetsi behar dute.

14.-Nafaroako Gorteek ezin dituzte eta ez dute beren ordezkariak Batzar Nazionalera bidali behar, atzerriko herrialde bateko legedia delako.

15.-Nafarroak ez du konstituziorik behar, berea baitu: Foruak.

16.-Nafarrek identitaterako eta zorionerako eskubidea dute eta beren legeak bakarrik bermatzen dute beren ongizatea. Sorhouetek konpilatutako Erregeari aurkeztuko Bidegabekerien Koadernoaren arabera.Polverel-ek azaltzen duenez, “ Nafarroak independentea izan nahi du eta bere konstituzioari eutsi nahi dio”; izan ere, lege horien babesean, herria ondo bizi zen eta bere eskubideak, askatasunak, zibilak eta politikoak, baina baita ekonomikoak eta kulturalak ere, bermatuta zeuden.

17.-Mila urtez, nafarrak legearen inperioaren azpian eta tiraniaren babesean bizi izan dira.

18.-Nafaroako Estatu Nagusiek ez zuten beren herialdearen eraketa sakrifikatu behar “Frantziak truken eskaintzeko ezer ez zuenean”.

19.- Nafarren hizkuntza euskara da.

20.-Heritarren zoriona eta ongizatea helburu dituen Estatu batek, ez luke beste Estatu bateko erakundeen contra jo behar.

Polverel-ek gure cultura politikoaren atalik onenetako bat idatzi zuen, Frantziako Iraultzaren garaian, gizateriaren historiako atalik ezagun eta garantzitsuenetakoa. Eta hala ere, ez dakigu; ezkutatu egin gaituzte.

Bere alegatuaren atal batean, Polverel-ek zioen erregeak nafarren errekerimendu eta betebeharrei erantzuten ez bazien, berea izango zela Nafarroako Errepublika aldarrikatzea. Badira zahartzen ez diren gauzak. Frantziako Iraultzaren garaian zen, baina gaur egungo garaiekin gauza bera esan beharko genuke.