Eztabaida politikorako oinarrizko kontzeptuak

Egun, gure gizartean, geroz eta zailago egiten ari da sakonki eztabaida bat eukitzea gure aldameneko jendearekin. Askotan ez ditugu argi zeintzuk diren kontzeptu politikoak eta solasean aritzean gertatu ohi da ez gaudela guztiz ziur aurrean dugun pertsonak zuzenki ulertu duen guk esandakoa. Ez dakigu benetan kontzeptu berdinak darabilkigun, eta beraz eztabaidatik atera daitezkeen ondorioak eta eztabaida bera zenturik gabe uzten ditugu, ez dira haraindikoak.

Beraz oinarri beretik abiatzen garela ziurtatzeko eta eztabaida politikoak eztabaida bera baino haratago joan daitezen saiatzeko honako Oinarrizko Kontzeptu Politikoak plazaratzen ditugu, beraien definizioekin. Ez dira soilik eztabaidarako baliagarriak berauek ere eztabaida bera planteatu ahal dutelako, baina elkar-galdetze horretan ziur asko lortuko da behingoagatik tresneria kontzeptual bat adostea gure arazo politikoan aurrera egiteko. Kontzeptu hauen planteamendua ez da nahita nahiez hautatu beharrekoa, beste bide batzuk ere badaude, baina kontuan izan behar da bide bakoitzak bere galderak planteatuko dituela eta arazo ezberdinak sortuko direla. Zein arazori aurre egin nahi diogun eta zein bidek ahalbidetzen digun helbururako lanik aproposena da egin beharreko hautua.

ETNIA: Kultura eta hizkuntz komunitate berdinaren kide direnen pertsona multzoa.

GIZARTEA: Lurralde konkretu batean elkarrekin sozialki, ekonomikoki zein juridiko-politikoki erlazionatzen diren pertsonen multzoa. Gizarte berean multzo etniko ezberdinekin topatu ahal gara.

ESTATUA: “Gauza publikoaren” gestioa. Lurralde jakin baten, eta bertan bizi diren jendeen gainean, edo haren herriaren parte direnen gainean, jarduten duen eta autoritatea duen instituzio juridiko-politikoen multzoa. Edozein estaturi eragiten dion eta bat etortzen zaion gizarte bat egokitzen zaio. Gizarte horrek berak eraikia izan litekeelarik, edota kanpoko agente edo barneko interes partikularrek inposatua.

HERRIA: Eskubideduna den eta Estatuarekin politikoki zein administratiboki elkarri eragin ahal dion gizartearen segmentua.

NAZIOA: Gizartea Etnia eta Herriarekin parekatu nahi dituen Helburu Politikoa, eta ekintza horren Kontzeptua. Ondare historiko-kultural eta linguistiko bat beraren atzetik dabil gizarte osoarentzat, pluraltasun eta dibertsitate soziala deuseztuz, nazioa bera osatzen dutenentzat soilik herriaren eskubide politiko propioak aitortuz.

ESTATU NAZIOA: Nazioaren aginduen araberako antolakuntza estatala. Haren emaitza etnia bereko Estatu eta gizarte bat da, akulturizatua edota eliteak nabarmendutako hizkuntza eta iruditeria politiko-kultural eta sozial bereko kultura mantenduta.

NAZIONALISMOA: Estatu Nazioaren erdiestea edota honen betikotasuna lortu nahi duen doktrina.

GIZARTE-ESTATUA: Antolakuntza estatala non etnia konkretu batekiko atxikitasunetik soilik ez den herriaren partaidetza ezartzen, baizik eta gizartearekiko kidetasunetik eta parte-hartze gogotsutik, hala nola herriak berak onartuta.