Nabil Kataluniarekin

Azkenengo astetan hainbat ekintzatan parte hartu izan dugu Nabil modura Kataluniako prozesuarekiko gure atxikimendua erakutsiz.

Lehenik gonbidapena etorri zitzaigun beste hainbat talderekin batera «Kataluniarekin» koordinazio gunean partea hartzeko. Gonbidapen horri helduz ahal izan beste eta gehiago lagundu dugu gure medioen barnean beste erakundeekin batera ekintzak aurrera ateratzeko eta baita gizarte moduan erantzun koordinatu bat eman ahal izateko etsaiaren aurrean eta gure etorkizuneko Konfederazio Pirenaikoaren parte izan daitekeen Katalan gizarteari laguntzeko.

Pasa den Independentzia eguneko ekitaldian gure ikurrekin batera esteladak eroateaz aparte Kataluniarekin Koordinazio gunearen lehen fruitu garbia pasa den Irailak 9an etorri zen. Egun hartan hainbat lekutan adierazpen ugari egin ziren Kataluniako Diadari gure elkartasuna adierazteko. Bilbo, Donostia eta Gasteiz izan ziren hautatutako leku nagusiak, nahiz eta Bilbo izan zen begirada gehienak erakarri zituena.

Mezua garbia. Kataluniak bere erreferenduma izateko eskubidea du, guk geuk gure Nafar Estatua Berreskuratzeko eskubidea dugun moduan.

http://www.lasexta.com/noticias/nacional/cientos-de-personas-se-concentran-en-el-pais-vasco-en-apoyo-al-referendum-de-cataluna_2017090959b40f2c0cf2c12b260ed983.html

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5067573/ehunka-pertsonak-kataluniako-erreferenduma-babestu-dute-euskal-herritik/

Iraliak 11an, Diada egunean, nafarrek ere gerturatu eta elkartasuna adierazteko aukera izan zuten.

 

Azkenik, atzoko Manifestazio eguna dugu, Gure Esku Dagok antolatuta.

Gure Esku Dago, Kataluniarekin Koordinazio Gunean barne egonda plazaratu zigun manifestazioaren afera, eta koordinaguneko guztiok bertan parte hartzeko hitza eman genuen. Hala agertu ginen Nabiltariak bertan gure nafar ikurrekin Demokraziaren defentsan, Kataluniaren prozesuarekin berriz gure elkartasuna adierazi eta gure estatuaren subirautzaren Berreskurapena aldarrikatzeko.

Nabiletik argi daukagu ikusten ez dena existitzen ez dela, eta kalean egon behar dugula aldarrikatuz eta gure estatuaren defentsan, eta horrela diardun dugu azken asteotan.

Benetan espero dugu normaltasunez datorren Urriak 1ean kataluniar guztiek beraien etorkizuna erabaki ahal izatea. Baina gure borroka alde batera utziz, hasia baino ez da eta gure Nafar Estatuaren Berreskurapena.