NABIL-en inguruko ohiko galderak

Zer da NABIL?

NABIL (Nafar Biltzarra) helburutzat Nafar Estatuaren berreskurapena duen elkartea da. Antolakuntza horitzontal, ireki, plural eta demokratikoa, iraganean bultzada hartzen du orainaldiko arazoak ardaztu eta arretarik galdu gabe etorkizuna eraikitzeko.

Zer dira Akordio Puntu Minimoak?

Akordio puntu minimoak, webgunean aurki daitezkeenak www.na-bil.eu, NABILen parte-hartze eta kolaborazio oinarriak dira. Elkartearen kide guztiek onartzen dituzte puntu hauek eta hauen arabera lan egiten dute gure Estatuaren berreskurapena lortzeko. Puntu hauek onartzen ez duen edonork ezingo du NABILen parte hartu edo kide izan, nahiz eta aurreikusten den erakunde moduan beste erakundeekin batera lan egitea nahiz eta puntu hauek guztiz ez onartu.

Zer gertatzen da beste arazo sozialekin?

Hizkuntza, heziketa, ekonomia, osasungintza… Hiritargoaren eskubideak defendatzeko egunero hainbat fronteetan borrokatu behar dute gizarte eragile ezberdinek. NABILek ordea hartua du bere erabakia eta zein izan behar duen bere borroka frontea, fronte estatala hain zuzen. Iada gaur egun badira hainbar erakunde eta elkarte euskararen indartzeaz eta zabalkuntzaz arduratzen direnak, edota krisiaren ondoriak pairatzen dituzten pertsonen eskubideetaz, langileen eskubideak defendatzen dituzten sindikatuak, ingurugiroa defendatzen dutenak, edo azken finean injustizia sozial, kultural eta ekonomikoaren aurka borrokan. NABILek ez du hain era onean aurrera eramaten ari diren lan horiek bere gain hartu edo usurpatu nahi.

Jendea animatu nahi dugu interesen bat euki ezkera edozein alorretan, estatalitatearen berreskurapenaz aparte, eklarte horiekin kontaktuan jartzeko eta laguntza ezkeintzeko. Guri dagokigunez helburu bakar batera begira esfortzu guztiak bateratu nahi ditugu. Gure Estatuaren berreskurapena, zerbitzu ezin hobea eskeiniz beste fronteen helburuei.

Zergatik Nafar Estatua?

«Modernitate urtu» honen garaietan, non ezin den ezer zuzenean sinestu, eta ezerren aurrean segurtasunik ez dugunean, Posmoderniak irentsita, komunitatea galdurik zurrunbilo indibidualista honetan, beharrezkoa da kontzeptuak argitzea eta etorkizunaren oinarriak ezartzea. Badugu aukera ez eraikitzeko baizik eta berreraikitzeko, berimaginatzeko, eta iada funtzionatu duten formulak moldatzeko etorkizun proiektu irmo batean. Nafar Estatua defendatzea ez da historizista izatea, aldiz aukerarik modernoena da, freskotasunez betea eta garapen aukerarik handienak dituena. Ez du inongo zentzurik Estatu-Nazioa defendatzen jarraitzea. Gizarte-Estatuak bere bidea jorratu behar du gure gizarte nafarrak bere eskubide eta libertateak benetan bermatuta ikusiko baditu. Obanoseko Infantzoiek esango luketen moduan: «Pro libertate patria, gens libera state». Aberriaren libertateagatik, jende libre bezala tinko mantendu!