Datorren Uztailaren 1ean Frantziako Tourrari hasiera emango zaio. Xelebrea da Frantziatik kanpo egotea txirrindularitza proba honen habiapuntua, eta izatez bere ibilbidearen gehiengoa Frantziaren muinetik emango da. Ez dugu ikusiko Orleans, Estrasburgo, Reims, Aquisgran (nahiz eta Alemania izan garrantzi handikoa Frantziarentzat), Amiens edo Verdunetik pasatzen. Ez dugu ikusiko Normandia edo Poitiersetik pasatzen.
Aitzitik ikusiko dugu Nafarroako hiri oso garrantzitsuetan. Bai mendebaldeko Nafarroan zein bortuz bestaldean, Gascuñan. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Dax, Baiona, Pau eta Bordele bera ere, gure ibar-muga iparrenaren ibai ahoa babesten duena. Frantziako Tourraren etapa guztien herena nafar lurretan emango dira. Baina hori ez da ikusiko. Soilik ikusiko da Frantziako Tourra uztailak 1ean hasiko dela Bilbon eta 21 etapa beranduago Parisen amaitu frantziar lurraldearen eta haien lagunen, Espainian dauden eta Prineo Atlantikoetan dauzkagun hoien antzerakoak direnen, paisaia anitz ibili ostean.
Nafar Biltzarrean argi daukagu soilik ikusten dena, soilik hunkitzen dena, existitzen dela. Hainbat ariketa mental egiten ditugula ere, argi eta garbi daukagula ere eta historia eta existentziaren arrazoi eta egien jabe izatea sinistuta ere, ikusten ez dena ez da existitzen. Ezinbestekoa da beraz Nafarroa berriz ere izan dadin, Nafarroak bere estatutasun konkistatu eta usurpatua berreskuratzeko, bere burua ikustaraztea.
Hori guztiagatik Nabiletik deialdia egin nahi dugu nafar hiritar guztiei kaleetara irtetzeko uztailak 1-7 tartean, Nafarroa ikustarazteko. Denek jakin dezaten, txirrindulariek, erreportariek, zaleek eta hiritarrek Tour honek, bere ibilbidea, beren libertatea berreskuratu nahi duten konkistaturiko lurretan zehar doala. Atera beraz zuen banderak eta goratu itzazue pelotoia pasatzean!
Gora Nafarroa eta Libertatea!
