Jurgi San Pedro Guillem
12 urte dituen testua duzue hau,
bere gaurkotasuna erabat galdu ezin duelakoan,
NABILaren izpiari esker,
ikus bedi argia
Nafarroa, gure Estatuko gai historikoak jorratzeko orduan fikziorako joera islatzeak sormen-ariketa osasungarria izan liteke batzutan, hemen inguruan, non Historian oinarritutako ipuin harrigarrien erabilera pedagogikoa eta epikaren balioa, gure memoria historikoaren gainean premiazko jakin-min publikoa pizteko erabilgarriak suerta daitezkeen, zinemagintzarako gidoi-ideia aproposa izan zitekeen bezala.
Pentsa dezagun, orain 200 urte, Trafalgar itsas-batailan gainean sortu diren tokiko bertsioengan. Orduan, bai euskal marinelak eta baita kapitainak ere jolastu zuten rol kontrajarriak, irudikatzeko erabilia izan daiteke orduan nafar historia. Gerraren alde bietan parte hartu zuten nafar euskaldunak orduan. Ordutik hona ere, anaien arteko gerrak errepikatu dira nafar historian zehar.
Baina ez da hori, idazlan honek aipatu nahi duen istoriotxo dramatikoaren muina. Nafar Gizartea bere subiranotasunaren alde izan diren hainbat Plan historikoen zerrenda luzean sorburua du ostera.
Orain 200 urte eskas, Europaren mapa politikoa gaurkoarekin alderatuta oso bestelakoa zen. Pirineo atlantiarraren bi aldeetako euskal zonaldetan mamitutako Plan baten asmoetariko bat, Mediterraneo eta Kantauri itsasoen arteko lotura burutzea zen. Ebroren berkanalizazioa xedea izan zuten hizpide orduan, nortzuk Europan askatasun zibilen inperioa ezartzen ari ziren mugimendukoek. Hauek, 18 urte lehenago, “filosofoen alderdia” izendatu zen herri mugimenduak aldarrikatzen zuen ideokraziarekin bat egiten zuten, hots, gizabanakoen eskubide zibil eta politiko unibertsalak ardatzat hartzen zuen filosofiarekin bat egiten zuten. Europa kontinentaleko lehenengo Iraultza Burgesa gertatzea ahalbidetu zuten gizarte pentsamendu iraultzaile nagusi hauen artean, Rousseau, Diderot, Suard, d’Alembert, Buffon, Concorde bezalako izen eta dagozkien obrak geratzen zaizkigu. Garaiko logia franko-masonetan biltzen ziren horiek, eta 18 urte gehiago irauterik lortu izan zuten ilustrazio mugimenduko kide horiek, bonapartistak bilakatu ziren, garaiko hainbat nafar euskaldun ilustratuk bezalaxe.
Ebroren berkanalizazioaren gauzatzeke geratu zen Plan horren – bestelako herri subirautasunaren aldeko hainbat nafar-iberiar Plan bezala – jatorrizko bertsioa desagertutzat ematen denaren aitatasuna, Joseph Garat lapurtarrari (1749-1833) egokitzen zaio. Halere, euskaldun politikari honen bilakaera ezaugarritzen aukeratutako gertakari anitz eta biziki bortitzak hauek:
a) 1793ko urtean Loius XIV borboiari Errepublikak lepoa moztu behar zitzaiola zuzenean komunikatzea tokatu zitzaion, Iraultzak eratutako gobernu egitura berriaren justizia ministroa zela aitzaki.
b) 1799ko urtean, Napoleon, Sieyés eta Roger Ducos-ek gidatutako coup de Ètat onartu zuen.
Isidro Pagoaga, Manex Goyhenetche, Idoia Estórnes eta Virginia Tamayo bezalako euskal historialari ezagunen lanetan berataz informazio eskura daiteke gehiago sakontzeko
Gauzak horrela, gaur egun, Ebroren ia 1000 km-ko ubide naturalaren zehar egun dauden eraikuntza hidroelektrikoak eta bere emarien gaineko eraiki diren makro-urtegiak eta bestelako manipulazioak medio direla, gehi, kontuan izan beharreko gainontzeko planteamendu ekologiko guztiak kontuan izanik, nahiko korapilatsua planteatzen da kanala horren trazaketaren gaineko inolako bideragarritasunaz ezer garbi geratzea. Ez da izango opzio bideragarriena ideiatzeko zientzia eta teknika garatuak ez daudelako gure lurralde eragin eremuan, 500 metroko desnibelak saihesteko adina ingeniaritza-teknikak barne.
Aitortu behar dut Plan harigarri horren aztarna dokumental sakabanatuen berri izan nuenetik, gaur egun horrelako azpiegitura batek zer suposatuko zukeen galdetu diot ene buruari behin baino gehiagotan. Penintsula iberiarra irla bat izatera kondenatzea izango ote zen nafar euskaldun aholkulariez jantzitako frantziar Inperioaren asmoa orduan? Metafisika zutzua duen planteamendua zen ezbairik gabe, eta are gehiago, Joseph Garaten inguruko transmitutako izaera deskribapenetaz jabetzen bagara. Dena dela, aukera fisiko hori irudikatzeak, egun subirautasun partekatuaren herri-nahia egokiaren alegoria irudikatzea lortuko ote duen ala ez jakin nahiko nuke, baina nola? Amestea doakoa da, baina mapa topografikoak iradokitzen dituen bideen artean, oraingo EAEko hainbat zonalde beste ertzean geratuko lirateke, Plan horrek iradokitzen duenaren arabera.
Bilbo Handia- Laudio- Amurrio- Gasteiz- Bastida- Iruña- Erribera, Bartzelona arteko ibilbide nabigagarriaren aukera libre adimentsuak kontent sentiarazten dit, malenkoniaz jotako ordu horietan behintzat. Itsasoen arteko loturak herrialdeen arteko lotura onuragarriak estutzea lortuko ote zukeen ala? Eta zuri, irakurle ausarta hori , zer-nolako pentsamenduek iradokitzen dizkizue Mediterraneo eta Kantauri itsasoen arteko ezkontza? Bestelako mundu posible baten eragin ardatzarena ala?
Nafar Historiak utzitako utopia baten bat-bateko liluraz gatibu izan naizela konturatu naiz. Etxekoekin pote batzuk hartzera animatu naiz orduan, eta aurrez iragarri gabe, hara eta non ozeano Atlantikoa eta Barea ezkontzen duen Panamako kanalaren portu-gidari bilbotar batekin solasean aritzeko aukera izan nuen Bermeon, Elorriaga euskaldun iparramerikarrarekin, hain zuzen, aitaren ezaguna, itsaso-kapitainen kapitaina. Orduan, txakolin batzuek ernaltzen duen nolabaiteko axolagabekeriaz bultzaturik edo, edota Panama kanalaren inguruko informazio anitzaren egarriaz jota, ekin nion galdeketari. Ezkontza honen inguruan nekiena Eduardo Galeanoren Haizearen mendea liburu zoragarrian jasotakoa zen, besterik gabe. Mundu-merkatu ekonomiaren funtsezko itsasbide hori buruz aipatutakoa nuen buruan. Elorriagari esker izkiriatutako datuak hauexek (orain 12 urtetakoak dira, gogoan izan):
Orain 100 urte baino gehiago Frantziak AEBeri saldutako negozio borobil hau, Bush Administrazioari, egunero 2.000.000 dolarreko mozkinak suposatzen dizkio. Hortik igaro nahi duten itsasontziak bataz besteko 100.000 dolar ordaindu behar du.
70 km. inguru du Panamako Kanalak. Mundu osoan zehar ozeanoz gaindi garraiatzen denaren %5 pasaten da bertotik, hor gutxi, 5000 container eroateko kapazak diren itsasontziak igarotzen dira handik, egun 7000-10000 container bitartean eroateko kapazak diren proto-tipoak ari dira armatzen Korean. Garraio honi egokitzeko kriston aldaketak aurreikusten dira Kanalaren egituran. 3.000.00.000 $ eko inbertsio eskatzen duen proiektua.
24 eguneko nabigazioa 12-18 ordutara murrizten lortzen da egun. Txina Ipar-Europa trabesia luze batean, edota Europa Ipar-Amerikako kostalde mendebalderrerako egindako bidean egin daitezkeen aurreztapenak ez dira gutxi…
Gainformazio sesioa jasan nuen ia konturaturik gabe, nik, asmo nabartzale historiko baten aztarnak aipatu nizkion. Ez zen harritu, eta ia konturatu gabe, aipatu dizuedan ezkontza horren utopia elikatzen hasi genuen. Zer suposatuko zukeen termino ekonomikoetan Ipar-mendebaldeko Europaren itsasbide lasterrena, Itsaso beltzetik baino, mediterraneo-kantauri arteko pasabideaz profitutako balitz? Eta Ipareuropak Mediterraneorako sarrera Bilbotik egitea aurreikusiko balute eta ez Gibraltartik? Bestelako untziteri zibila prototipoen eraikuntza exijitu ote zukeen ala kanal horren ubidearen berezitasunak? Eta politikoki zer ekarriko zuen horrelako azpiegitura obra naziogintzan bada? Zer esaterik du Katalunia, Aragoi eta gure herri nafarra honen gainean bada? Hauek eta bestelako planteamenduak zirriborratuak geratu dira. Pentsamendu askeari keinua eginez, erantzun gabeko galdera mordoa askatu zen gau eta lur mutur hartan. Geopoetikarako baliabideak sortzen ari ginen konturatu gabe…..nafar euskal geopolitikaz aritzea gehiegi zelakoan, edo?
