Joxemari Untzueta,
Milan Kundera saiakeragile eta poeta txekiarrak ederto deskribatzen du nola Estatu Konkistatzaileek Estatu eta herri konkistatuekin estrategiak planifikatzen dituzten.
«Nazioak akabatzeko: Lehendabizi berain memoria lapurtu behar zaie. Beraien liburuak suntsitu, beraien kultua, historia. Ondoren beste nonor etorriko da eta beste liburu batzuk idatziko dizkie, beste kultura bat eman eta historia berri bat asmatu. Orduan nazioa pixkanaka ahazten joango da zer den eta zer izan zen. Eta aldameneko munduak oraindik azkarrago ahaztuko du».
Gure ESTATU NAFARRAN errealitate hau praktikan jarri izan da Espainia, Frantzia eta Vatikano Estatu konkistatzaileen eskutik, KONKISTA, OKUPAZIO eta Bortxazko Menpekotasun egoera bat sortuz.
Gure NAFAR ESTATUAREN KONKISTA: Espainia, Frantzia eta Vatikano Estatu konkistatzaileek indar militarra eta bortxakeria erabili izan duten prozesu bat da gure Estatuaren lurraldearen kontrola hartuz, azkenean gure lurraren anexio eta haien subirautzaren inposizioa eman duena.
Ekintza militar hau gure Estatuaren porrot eta suntsidura osoan aurkitu zuen puntu gorena eta behin-betiko presentzia bat emango da gaur egun arte baliabideak ustiatu eta lurraldea jendetzeko.
NAFAR ESTATUAREN OKUPAZIOA: Subirauki beraiena ez den lurraldearen gainean kontrol eraginkor eta ez baimendua suposatu du. Egoera honek, Gizaldeko Zuzenbide Internazionalak arautua, Estatu okupantearen autoritatea gure Estau okupatuarenari gainezartzen dela inplikatzen du, azken honek bere subirautza mantentzen duelarik, nahiz eta mugatuta egon botere okupanteagatik.
Estatu Konkistatzaileek gure ESTATU NAFARRAren gizartean aplikatzen duten BORTXAZKO MENPEKOTASUNA adieraztu du, gure lurraldearen egoera indar militarraz menperatua izan ondoren, bere subirautza galduta, eta gobernatua eta kontrolatua Estatu Konkistatzaileengatik, eta berau aurrera dirau.
Prozesu honek inplikatzen du independentzia eta autogobernuaren galera, non gure Estatu konkistatuak Estatu konkistatzaileen agindu eta erabakiei men egin behar dion, gure borondate propio eta demokrazia gauzatu ezin dugularik.
Horregatik dago hor Estatu Konkistatzaileen interesa Estatu konkistatuaren gizartea asimilatzeko, eraso programatuen bitartez hala nola Estatu konkistatuaren antolakuntza juridiko-politikoa deuseztuz (nazionizidioa edo estatizidioa), historiaren ordezkapena eta konkistatutako gizartearen hizkuntza minimora arautuz.
Zer nolako arrazoia zuen Juan Iturralde y Suit-ek (Iruña 1840-Bartzelona 1909), Asociación Éuskara de Nabarra-ren sortzaileak, honakoa zioenean: «Un Pueblo que a sí mismo se ignora, es como si no existiera», eta norberak bere historia ezagutu eta aldarrikatzen ez badu, hare gutxiago egingo dute besteek.
ONDORIOA:
Gure NAFAR ESTATUAren gizartea pairatu izan duen, eta gaur egun pairatzen duen barbaritateengatik liberatua izan dadin konponbidea hastzen da: Kontzientzia hartuz orain 1000 urte sortua izan zen ESTATU NAFARRAren gizartea garela, eta ez dugula ezer berririk asmatu behar.
NAFAR ESTATUA dela: Estatu konkistatzaile eta okupanteek estaltzen duten arrazoia, okupatutako estatuaren gizartea bazterrean utzita, eta gainera badagoela sinismena demokrazia eta libertatean bizi garela konturatu gabe gizarte subiraurik gabe ez dagoela demokrazia.
Gure NAFAR ESTATUAren HISTORIAren jakintza funtsezkoa da: Horrela kontzientzia hartu ahal izateko zeinen garrantzizkoa den EUSKARA (Lingua Navarrorum), BINOMIOAren beste zutabea. HISTORIA+EUSKARA (Gizarte Estatua).
