Arana Goiri anaien Paradigmak  sortutako desbideratzea

Arana Goiri anaiek iristea lortu zuten paradigmak, pentsatu nahi dut gure Nafar Estatuaren historiaren ezkajintasunez, praktikan NAFAR ESTATUAREN PARADIGMAREN kontzeptu guztiak desbideratu eta okertu ditu, eta gure gizarteak estatu konkistatzaileak diren Espainia, Frantzia eta Vatikanoaren kokistaz, okupazio, asimilazio derrigortu eta etengabeko menpekotasunaz kendu zitzaion bere libertate eta subirautza berreskuratzeko prozesuan atzera pausu bat suposatu du.

Isatez, «Arana Goiri anaien Paradigmak» gure historia eta Estatuaren sinboloak ordezkatu egin ditu guztiz kanpoko eta asmatutako beste batzuengatik, beti ere «Euskal Nazio» kontzeptua azpimarratuz.

Kontuan izan behar da 1947an José Antonio Agirre Lekubek, lehen Lehendakari nafartzat hartu daitekeena, sei liburu idatzi zituela piriniar monarkiaren inguruan, Antso III.a Nagusitik hasi eta Antso VII.a Indartsura iritsi arte eta Manuel Irujo entzutetsuak, Agirreren lagun handiak, eragin zuela errealitate hortan.

Gure Erresuma edo Estatu Nafarra, Iruñako Erresuma bezala jaio zen 824. urtean, Baskoi eta Gaskoi etniek eratua. XII. mendean Sancho VI Jakitunarekin NAFARROAKO ESTATU moduan konfiguratu zen bere hiru estamenduekin. Kleroa, gizon aberatsak eta INFANTZOIAK. Azken hauek ziren gizartearen benetako ordezkariak berain lema famatuarekin «Pro Libertate Patria Gens Libera State» eta «Antes LEYES que REYES».

Azpimarratu behar da gure ESTATU NAFARRAren lurraldetasuna honakoa izan zela: Bordeletik Atapuercaraino eta Foixetik (Andorra) Moncaioraino. Gaina, IRUÑA (Pompaelo) hirilez agertzen da duela 2100 urte.

ESTATU NAFARRAK bere legedi ropioa zuen, Zuzenbide Piriniarra deitua (Foruak), horregatik esaten da ESTAU NAFARRA Europako lehen Estatu Modernoa dela. XVI. mendea gakoa da gure Estatu Nafarraen etorkizun historikoan, eta Arana Goiri anaiak ezjakin jarraitzen zuten. Lizarrako jakitun entzutesua, Jon Oria Osés, bere liburuan «Navarra es una Colonia Española y Francesa», nafar Berpizkundearen lau erreginek izan zuten garrantzia nabarmentzen du: Catalina Foixekoa, Margarita Angulemakoa, Juana Albretekoa eta Catalina Valoiskoa. Erreforma protestantearen erreginak ziren (Calvinistak), eta horregatik Vatikanoak sorgin ehiza bat antolatu zuen Espainia eta Frantziako erresumekin batera erregina hauen kontra, eta bereziki Albreteko Juanaren aurka, ia bahitzeraino, eta azkenean pozoi bitartez erahil zuten Parisen.

Iraultza Frantsesean, Biltzar Nazional Konstituziogile eta Luis XVI.aren arteko talkan, diputatu nafarrei eskatu zitzaien Parisera joateko berain lurraldearen ordezkari gisa. Ez ziren aurkeztu. Ez ziren frantsesak. Nafarroa Erresuma edo Estatu independientea zen. Etienne Polverell-ek, Gorte Nafarren sindikoa, Biltzarraren aurrean bere arrazoibidea aurkeztu zuen gerora 1789an argitaratuko zena eta lehen mailako dokumentu politikoa osatzen duena. 20 argudio edo punturen inguruan aritu zen sindikoa Parisko Asanbladaren aurrean. Hauek izan ziren horietako batzuk:

1.- Nafarroa nazio libre eta subiraua da.
2.- Soilik nazioa da subiraua eta bere eskubideak Erresumaren oinarrizko legeetan bilduta daude (Foruak)
3.- Nafarroako Erresuma ez zuten atzerriko konkistadoreek sortu ezta bere subiranotasuna usurpatuz eratu. Nafarrak beti izan dira herri subirau eta librea.
4.- Nafarroako Erresuma Estatu independientea izan da duela 1000 urte.

Beste 20 tesisak irakurtzeko gomendatzen da Xabier Irujoren «Protocolos sobre la independencia de Navarra y sus relaciones con Francia» liburura jotzea, edota NAFAR BILTZARRA elkartearen webgunera (www.na-bil.eu), non euskaraz zein gazteleraz aurkituko dituzuen.

Polverellek gure historia politikoaren atal onenetariko bat idatzi zuen, Iraultza Frantsesean bertan, zeina Gizadiaren historiaren momenturik ospetsu eta haraindikoena da. Eta hala ere guztiz ezezaguna dugu; xixkatu digute.

Etienne Polverellen 20 tesiak nahiko gertuago daude Arana Goiri anaien denboretatik. Koska da ia ezagutzen zituzten. Ezagutzen ez bazituzten ez dago ezer esateko, baina ezagutzen bazituzten eta isildu baziren, beraien paradigma asmatuz, beraien esanetan defendatzen zuten gizartea traizionatu zuten.

Garai berean XVIII. mendean Iruñako Diputazioak honakoa argitaratu zuen: NAFARROAREN KONSTITUZIOA gaur arte ez dena indargabetu, beraz indarrean dirau. Azpimarratu behar da Nafar Konstituzioaren autoreek erlazio oso estua zutela Etien Polverellekin.

ONDORIOAK:
ESTATU NAFARRA Espainia, Frantzia eta Vatikanoak konkistatu eta irentsitako lurraldea da.

«Bere historia ezagutzen ez duen herriak, ezin du oraina ulertu ezta etorkizuna eraiki»
Helmut Kohl, Alemaniako Kantziler ohia

Aipu txundigarri hay ezin hobeki erabili daiteke gure gizarte eta politikoentzako: Beraien Estatu Nafarraren historia ez badute ezagutzen, ezin dute sinistu orainan ezta etorkizuna eraiki.

Ezinezkoa da idependentziaren aldarrikapena gure gizarteak ez badu gure ESTATU NAFARRAREN benetazko historia ezagutzen. Soilik EUSKARA jakinda (Lingua Navarrorum) eta Arana Goiri anaiek asmatutako paradigmak kontatzen duen historian zentratuta, gure gizarteak inoiz ez du bere LIBERTATEA berreskuratuko eta are gutxiago gure ESTATU NAFARRA, zeina den LIBERTATEA eta SUBIRAUTZA gauzatzeko modu bakarra. Gure gizartearentzako konponbide ukigai bakarra da hastea Ahalduntzen binominoan, A+B

A) EUSKARA (Lingua Navarrorum)

B) Gure ESTATU NAFARRAren HISTORIA