Joxemari Untzueta
«Politika dena da. Bada maila espontaneo bat gure hizkuntzaren, identitatearen eta ohituraren alde adierazten dena; baina maila kualifikatuago bat ere behar da. Klase politiko-intelektualak eman behar dio maila hori, eta hau da falta zaiguna. Herriaren indarrak badaude, baina politika mailara edo maila estrategikora eramateko gai den klase politikoa falta da. Ez dakit gai ez diren edo ez dakiten, eta hori ordaintzen ari gara”
– Joseba Ariznabarreta
Euskararen normalizazioa ezinezkoa da konkistatutako, okupatutako eta kolonizazio jarraituaren menpe dagoen Estatu batean, gure NAFAR ESTATUAN gertatzen den bezala
Gure NAFAR ESTATUA Espainia, Frantzia eta Vatikanoko Estatuen kolonia denez, gizarteak ez du kontzientzia historikorik eta horregatik esklabu bihurtutako gizartea da.
Estatu konkistatzaile guztiek estrategia bera erabiltzen dute. Printzipioz Estatu konkistatuaren historia ukatu eta debekatu, eta hizkuntza nuklearra irakasten uztea baina kontrolpean. Hori da gure NAFAR ESTATUAN erabili den eta oraindik erabiltzen den estrategia ukigarria.
XXI. mendean estatu konkistatzaileak ez dira konforme geratzen eta beldur dira NAFAR ESTATUKO hizkuntza nazionala berreskuratuko ote den, Euskara (Lingua Navarrorum). Horregatik etengabe dihardute bere susperraldiaren aurka, batzuetan argumentu disimulatuz eta ezin zaionean ez dute zalantzarik EUSKARAFOBIA hankaz gora erabiltzeko.
Horrela, indar gordinak bultzatuta estatu konkistatzaileak gure NAFAR ESTATUAN finkatu dira eta gaur egun epailetza da bere hizkuntzalaritzaren aitzindaria.
ONDORIOA:
Oraina ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko funtsezkoa da gizartea ahalduntzea (A+B) BINOMIOAN
A) EUSKARA (Lingua Navarrorum) da: Gure gizartearena.
B) HISTORIA da: Gure NAFAR ESTATUARENA
Euskara + Historia GIZARTE ESTATUA
Hau da bidea gure gizarteak berreskuratu dezan gure NAFAR ESTATUAREN subjektu juridiko eta politikoa izatearen kontzientzia.
OINARRIZKO KONTZEPTUAK
NAFAR ESTATUA da: Euskal Nazioaren nazioarteko erakunde juridikoa.
NAFAR ESTATUAREN gizartea da: Benetako Subjetu Politiko eta Juridikoa.
NAFAR ESTATUA da: Duela 1200 urtekoa
NAFAR ESTATUKO hiriburua da: IRUÑA duela 2100 urtekoa
NAFAR ESTATUA da Europako lehen Estatu modernoa
