Ekintza burutu eta onartuak

“Ekintza burutuen aurrean belaunikatzen dena, etorkizunari aurre egiteko ezkai da.»                                                                         –    León Trotski                   

Gure Nafar Estatuaren gizartearekin gertatu izan dena eta gertatzen ari dena ikusi besterik ez dago. Espainia, Frantzia eta Vatikanoaren gure gizarte eta Estatuaren genozidio bitarteko kolonizazio eta konkistaren ekintza burutua onartu egiten da, haiek inposatutako iruditeri kolektiboa onartuz.

Onartutako iruditeri honen barnean Euskal Gatazka deritzon hori dago, egitan «Nafarra dena, eta 1936.ean asi ez zena. Konkistatzaileen sozialinperialismoak behin eta berriz gogorazten digun arren, baita «Establishment»-a edota «Modus Vivendi» delakoa, gatazka hau lehenagotik dator eta arazoaren sustraiak ezberdinak dira.

Gatazka hau konkista ezberdinekin eta jarraian egondako kolonizazioekin hasi zen, hauek ekarri zuten Estatu Nafarraren deusestearekin 1841an azken tiroa emanda Lehen Gerra Carlista garldu ostean.

Gertatu ohi da gainera ekintza burutuak onartzen direnean ONDORIOAK aldarrikatzen direla eta ez KAUSAK. Ondorioekin salbazioaren mirakulua negarrez itxoiten amaigabeko biktimismoan bizi gaitezke.  Honako hau oraindik botere handia eta influentzia duen arma erlijiosoa da.

Kausak beraien oinarri eta erreferentea Espainia, Frantzia eta Vatikanoak gure Estatuaren aurkako konkistetan dute. Bertan datza etengabeko gatazka politikoaren klabea, Kausak.

Errealitate hauek ez dira irakatsi eta gaur egun ez dira irakasten eskoletan, eta azken 50 urteetan izan ditugun gaitz guztien kausa nagusia dira.

Perspektiba honetatik abiatuta batzuk garenaren zati bat aldarrikatzen dute eta bagarenaren alderdirik garrantzizkoena ahazten dute, eta gainera ukatu.

Estatu Nafarraren gizartea garelako, genozidioekin konkistatua eta kolonizatua, beraz KOLONIA bat gara.

Ekintza Burutuak onartzea konkistatzaileek inposatzen diguten ezkortasuna onartzea ere badakarkigu. Era honetan konkistatzaileen konplize bihurtzen gara, eta nafar abertzaletasunaren konpetentzia, ez baita aitortu nahi nafar bezala konkistatuta gaudela eta juridiko-politikoki nafarrak garela.

ONDORIOZ: Berandu baino lehen gaur egun Ondorioetan tematzen direnak Gatazkaren Kausak alde batera utzita, autokritika sakon bat egin beharko dute, eta gizartea ahalduntzeko lan pedagogikoa. PARADIGMA NAFARRAra batzea gure estatuaren, Nafarroaren, aldarrikatze eta berreskuratzearen ornotze ardatz moduan, behin betiko kristalezko sabaia apurtzen ahalbidetuko gaituen bide bakarra da.